Osasun Sailak atzo jakitera eman zuen bost herritar zendu direla abenduaren 28tik urtarrilaren 3ra arteko epean. Ondorioz, 68 arrasatear hil dira guztira pandemia hasi zenetik, datu ofizialen arabera. Era berean, 2.084 herritarrek eman dute positibo martxotik urtarrilaren 3 bitarte. Ondorioz hilgarritasun tasa 3’3koa da gaur egun. Doluminak eta animo guztiei!