Bosgarrenez, zuhaitzak landatzen aritu dira Etxezarretako parkean

0
1111

Zuhaitz landaketa izan ohi da Zuhaitz Eguneko ekitaldi nagusiena. Batzuetan Zuhaitz Egunarekin batera egin bada ere, badira salbuespenak, eta aurtengoa ere, horietako bat izan da. Horretarako, Etxezarreta parkea baliatu dute bosgarren urtez jarraian, Musakola auzoaren ekialdean, autopista gainaldean kokatzen den 83 hektareako lursail publikoa.

2019. urtean erosi zuen Udalak lursaila, zatirik handiena pinudia izandakoa da eta auzolanen ondorioz, 2,2 hektareako eremua birlandatzea lortu da, gaur burututako lanarekin, beste hektarea bat gehitu diote lehendik zegoenari.

Aurtengo edizioan, landatu diren espezieak, askotarikoagoak izan dira. Honako espezie hauek landatu dira: 195 Haritzak (Quercus robur eta Quercus petraea), 24 Gorostiak (Ilex aquifolim), 24 Haltza (Alnus glutinosa), 48 Urkia (Betula celtiberica), 24 Lizarra (Fraxinus excelsior), 49 Artea (Quercus ilex), 24 Astigar zuria (Acer pseudoplatanus) eta 12 Basagurbea (Sorbus torminalis). Guztira 400 zuhaitz inguru izan dira.

30 langun inguru elkartu dira Musakolako San Isidron Etxezarretarainoko bidea egiteko. Hasiera batean ateri bazen ere, lana hasi dutenean iritsi da euria. Ala ere moldatu dira eta gainera, landaketa lanak amaitu ostean luntx txiki bat ere egin dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen