Borroka batera bertaratu behar izan dira Ertzaintza eta Udaltzaingoa

3
3352

Larunbat gauerdian gutxienez bi talderen arteko liskar bat izan zen Gipuzkoako Foruen Plazan. Polizia agenteek zenbait gazte identifikatu zituzten.

Argazkia: Herritar bat.

Zapatu eta domeka arteko gauerdian, 24:00ak aldera, gutxienez bi gazte talderen arteko liskar bat izan zen San Andresen, Gipuzkoako Foruen Plazan.

Ertzaintzak azaldu duenez, ez zen zauriturik izan eta ez zen inor Ospitalera joan. Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu ziren, eta zenbait gazte identifikatu zituzten.

Momentuz behintzat ez da inolako salaketarik aurkeztu, eta ez da atxiloketarik izan.

3 IRUZKIN

  1. Ez dakit ze borroka mota izango zen, baina argazkian polizia sorta edarra agertzen da, ze pasada!!!! Baina horrelako “despliege” baten beharra dago borroka ziztrin batengatik?

    • Oraindik oroitzen naiz Arbolapetan egondako “ikaragarrizko istripuaz”. 3 Ertzaintza kotxe, furgoneta bat eta munizipaleko beste bi kotxe. Hurbildu nintzenean ikusteko ze demontre gertatu zen, hura nire sorpresa: neska bat atzera botatzen zebilela, pibote baten kontra talka egin zuen. Noski ez ziren zauriturik egon baina 15 polizia han ziren ez dakit zer gertatuko balitz bezala. Gero behar denean munizipaleko deitzen dezu ta patrullak ezdazela esaten dute. Ikustekoa.

    • 40 laguneko borroka izan zen. Horrelako borroketarako polizia gutxi ikusten ditut.
      Tximino, zu beti kritikatzen… agian, poliziak zerbait ondo egiten du herri honetan?
      Behar duzun egunean, amari deituko diozula espero dut, konpon diezazun, eta ez beraiei.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen