Baina egia da, halaber, gauzak ez direla beti norberak nahi bezala ateratzen, eta konponbidea ameskeria hutsa bilakatzen da. Badira beste faktore batzuk norberaren borondatearen aurka jokatzen dutenak, eta askotan gaindiezinak bilakatzen dira, irtenbide egokia aurkitzeko asmoen porrota eginaraziz.