Aurrera Bolie Eguna ospatu dute Arrasaten gaur. Eguna Irati Topalekuan egin den Bermut Politikoarekin hasi da. Sortuko David Pla, LABeko Maddi Isasi eta Ernaiko Beñat Jusuek “Hitza eta bizitza herria egiteko” izenburupean areto, hitzartze eta eztabaida neurtuetatik kanpo burutuko den hausnarketa parte-hartzailea eskainiko digute Jokin Zubiria Lagunillaren dinamizazioarekin. Bitartean, haurrentzako tailerrak eta jolasak izan dira Biteri plazan.






Eguerdian bazkari herrikoia egin dute Biteri plazan. Paella eta saiheskia txingarretan jan ondoren, bertaratu direnek Bazkaloste Akustikoaz gozatzeko aukera izan dute, Izadi eta Peru, Añube, Peru Altube eta Iraitz Agirre musikariekin.



