Anartz Zuazuak egokitu du Borobilen azken ikuskizuna, eta 6 urtetik gorako haurrentzat zuzenduta dago. Borobil Teatroa konpainiaren azken lana abenduaren 27an estreinatu zen Hondarribiko Itsas Etxea antzokian.
Argazkia: Borobil Teatroa.
Borobil Teatroa konpainiak ‘Hansel eta Gretel’ Grimm anaien klasikoaren bertsio dibertigarria taularatuko du otsailaren 8an, larunbata, arratsaldeko 17:00etan Amaia antzokian. Anartz Zuazuak egokitu du Borobilen azken ikuskizuna, eta 6 urtetik gorako haurrentzat zuzenduta dago. Borobil Teatroa konpainiaren azken lana abenduaren 27an estreinatu zen Hondarribiko Itsas Etxea antzokian.
Sinopsia
Juan Mari sukaldari ezaguna zen, eta bere jatetxea beti leporaino beteta izaten zuen. Baina bere errezeta liburua desagertu zenetik, ospea eta bezeroak galdu egin ditu. Eta bankuak jatetxea ixteko mehatxua ere egin dio. Juan Mariren seme-alabek, Hansel eta Gretel, ez dute hori onartuko, eta bankuarekin hitz egitera joateko erabakia hartuko dute.
Borobil Teatroa
Borobil teatroa 2012. urtean jaio zen zuzendaria eta aktorea den Anartz Zuazuaren eskutik.William Layton eta Jackes Lecoq bezalako maisuekin trebatu ostean, teatro fisikoan eta inprobisazioan oinarritutako sorkuntza prozesua garatzen du. Metodologia horrekin istorio original eta garaikideak taularatzen ditu, umorez eta imajinazioz beteak. Istorio batzuk familian ikustekoak dira, eta beste batzuk, aldiz, ikuslego helduagoarentzat dira.
Konpainia 2012an sortu zen ‘Ali baba eta 40 lapurrak’ antzezlanarekin, eta lan horrekin Feten 2015 gizonezko antzezpenik onenaren saria irabazi zuen. 2013an ‘On egin’ estreinatu zuen, Hansel eta Gretel klasikoaren bertsio librea. 2015ean helduentzako lehen lana taularatu zuen: ‘Jokoz kanpo’ futbolaren inguruko satira bat. 2016ko urrian, Borobilek taularatu zuen: ‘Gu’; antzerki familiar bat aldaketa klimatikoaren ingurukoa.