Testua:Ezker Anitza-IU
Ezker Anitza-IU Debagoienak dioenez, BORICek Txilen lortutako garaipenak erakusten du mobilizazioak, itxaropenak eta pozak beldurra eta gorrotoa garaitu ditzaketela.
Ezker Anitza-IU Debagoienak bere zorionak eman dizkie Txileko herriari eta ezkerreko hautagaiari bere garaipen sendoagatik, hau da, bere alderdiarentzat, hegoamerikako guztientzat eta munduko edozein lekutan demokrazia, justizia soziala eta berdintasuna defendatzen duen edonorentzat.
Ezker Anitza-IU Debagoienatik gure zorionik zintzoenak Debagoieneko Amerika Elkarteari helarazi nahi dizkiogu, hain zuzen ere, garaipen honetan Latinoamerikako langile klasearen itxaropen- eta aurrerabide-haria ikusiko baitugu, eta, horregatik, Txileko bandera jarriko dugu gure egoitzan.
Gure batzarretik hauteskunde-emaitza horiek Txileko herriarentzat, Hegoamerikarentzat albiste magiko gisa baloratzen ditugu, eta baita munduko edozein lekutan demokrazia, justizia soziala eta berdintasuna defendatzen duen edonorentzat ere.
Gogoratu behar da datozen hilabeteetan beste hauteskunde-hitzordu batzuk izango direla Latinoamerikan, Kolonbian eta, bereziki, Brasilen, eta bertan parte hartzen dutenak Txilen izan den emantzipazio eta justizia sozialeko espiritu berberaz kutsatuko diren itxaropena dugula.
