Aurten ere Arrasateko Bibliotekak Bookface Lehiaketa jarri du martxan. 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa da. Saria 150 euroko bonu bat izango da Elkar liburu-dendan erosteko.
Bookface-a liburu baten azalean agertzen den irudiarekin aurrez aurre edo gorputzeko beste edozein ataletan bat etortzea da. Liburuaren izenburua argi eta garbi ikusi behar da.
Bi fitxategi bidali beharko dira:
1. Argazkia
2. Parte-hartzailearen datu pertsonalak (izen-abizenak, telefonoa, posta helbidea, helbide elektronikoa eta adina). Parte-hartzaile bat baino gehiago baldin badago, guztien datuak eman beharko dira.
Posta elektronikoz bidaliko dira, helbide honetara: kulturate@arrasate.eus azaroaren 30a baino lehen.