Jokalari batek 5 zenbaki eta osagarria asmatu ditu, eta zehazki 58.266’68 euroko saria tokatu zaio Araba hiribideko establezimenduan.
Argazkia: MB artxiboa / Beheko irudia: Garai Loteria.
Zozketa atzo jokatu zen eta ez zen 6 zenbakiko sariturik izan. Bigarren sarietako bat Arrasaten egokitu zen, Loterien Administrazioko bigarren zenbakian.
Hala jakinarazi du gaur Loterías y Apuestas del Estado delakoak, eta honakoa izan da zorioneko konbinazioa: 2-9-15-18-24-33 + 43 osagarria.
Garai Loteriak gaur jakitera eman digu “oso pozik gaudela” eta irabazlea zoriondu du. Zorionak baita Garai Loteriari ere!





