Bones Of Minervak kontzertua eskainiko du Kooltur Ostegunean

0
260

Gaur, osteguna, Bones Of Minerva taldea izango da Arrasateko Gaztetxean, gaueko 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Testua: Kooltur Ostegunak.

Bones Of Minerva taldea Madrilgo sekretua izan da orain dela gutxi arte, baina poliki-poliki laukote honen emaitza ezagutzera ematen dabil. Metalaren oinarriak ditu taldeak, irmotasuna, basakeria eta indarra -indar asko-, baina emaitzak askotariko ñabardurak ditu, bestelako estiloak -90eko hamarkadakoak eta garaikideagoak- zein mistizismo tanta batuz eta askotan esperimentatuz.

Une honetan ‘Embers’ izeneko bigarren lan luzea aurkezteari ekin diote.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen