Boluntaroei omenaldia eta txokolate dastaketa egin ditu Harremanek Seber Altuben

0
874

Harreman dendaren 10. urteurrena ospatzeko eta Probreziaren Aurkako Nazioarteko Eguna egunean ekitaldi berezia egin dute Seber Altube plazan. Alde batetik, baserritarren azoka aprobetxatuta, txokolate dastaketa eskaini eta Bidezko Merkataritzako produktuak salgai jarri dituzte Sebero Altube plazan gaur goizean.   

Bestalde, eguerdiari omenaldia egin diote Harreman dendako boluntarioei. “Hamar urte dira dendan boluntariotza lana hasi zela. Urte guzti hauetan zehar ibilitako lagunen eta gaur egun  dabiltzanen lan eskuzabalari esker, Arrasateko dendak Bidezko Merkataritzaren erreferentzia izaten jarraitzen du gure bailaran.” Horrez gain, boluntario berriak erakartzeko kanpaina ere abiarazi dute  “Egin zaitez #dendakide” lelopean. 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen