Ekimenaren beste helburu bat da “Caritas Gipuzkoako boluntarioek, hainbat arlotan, gizarte-bazterkeriari aurre egiteko egiten duten lan handia ikusarazteko”.
Argazkia: Caritas Gipuzkoa.
Boluntarioaren Nazioarteko Eguna izango da bihar eta data baliatuko da “urte osoan, Caritas Gipuzkoako boluntarioen” lana bistaratzeko.
Hartara, Caritasek Kanpatorpean bihotz baten irudia jarri du, eta berta ikusgai izango da, abenduaren 13ra arte. “Boluntario guztiei euren lan eskuzabal eta handia eskertzeko modua da”.