Arratsalde honetan eman zaie hasiera ofiziala Erguingo jaiei eta lehen orduetatik giro bikaina nagusitu da auzoko plazetan, eguraldia ere lagun izan delarik.
Festetako lehen ekintzak Usaetxe plazan izan da 17:15ean, bolo-bolo tradiziozko gozoki jaurtiketarekin, eta plazatxoa erabat bete da haur zein gurasoz. Jarraian, 17:30ean, txokolatada gozoa izan dute txikienek auzoko jubilatuen eskutik. Lehen arratsaldea borobiltzeko, 17:45etik aurrera jolasak antolatu ditu auzoko ludotekak Larrea plazan. Auzoko txosnak, musikak eta familia zein bizilagunen elkarreragiteak Arrasateko Erguin auzoa festan murgildu dute asteburu osorako.
Datozen egunetako egitaraua honako hau izango da:
Larunbata (Irailak 12)
- 11:00 – Puzgarriak eta aurpegi margoketa Usaetxe plazan, eta tirolina, arku jaurtiketa zein ohe elastikoak Larrea plazan.
- 11:30 – Erraldoi eta gaiteroen kalejira Arrasateko konpartsarekin.
- 12:00 – Txalaparta tailerra Usaetxe plazan eta Txikitxu-Arrostaitz dantza taldearen kalejira.
- 13:00 – Ad Libitum txarangarekin kalejira.
- 14:30 – Herri bazkaria Udalpen.
- 18:00 – 21:00 – Thor magoa, DJ Alex eta Txotx gaua afaria Udalpen.
Igandea (Irailak 13)
- 11:00 – Puzgarriak Usaetxe plazan.
- 12:00 – Herri kiroletako proba herrikoia (lasto fardoa, trontza…).
- 13:00 – Suzuki biolin jole taldearen omenaldia eta adinekoentzako luntxa Udalpen.
- 16:30 – Mus txapelketa Jubilatuen tabernan.


















