Bolintxo Okindegia – Lana S. Coop taldeak emaitza bikainak lortu ditu Arrigorriagan

0
110

Testua: Lokatza Ziklismo Eskola.

Bi asteko geldialdiaren ostean, Lokatza Ziklismo Eskolako emakumeen taldea lehiaketara itzuli da. Oraingoan, Arrigorriagan izan da lasterketa pasa den larunbat honetan. Arrigorriagan, hiru ordezkari izan ditu Bolintxo Okindegia – Lana S. Coop taldeak, Edurne Ormaetxea aramaioarra, Itxaso Askasibar elgetarra kadeteetan eta Itxaso Plaza arrasatearra jubeniletan. 

Eguneko lehen lasterketa kadeteena izan zen 38 Km ibilbidean Arrigorriaga eta Laudio bitartean. Lehen bi txirrindulariak, ihes eginda iritsi ziren helmugara eta  3. postua jokatu zen tropel nagusian, Edurnek 9. postua lortu zuen lasterketan egindako sprint politari esker, Askasibarrek berriz, 21. postua tropel berdinean iritsita.

Ondoren, jubenil eta elite mailako txirrindularien txanda izan zen. Bolintxo taldeko ordezkarri bakarra Plaza arrasatearrak, 13. postua eskuratu zuen, azken kilometroan egindako erasoaren ondoren, helmugatik gertu harrapatu zutelarik.

Hurrengo asteetan, maiatza bukaeratik hasita eta ekainean zehar, Bolintxo Okindegia – Lana S. Coop. taldeko txirrindulariek denboraldiko garairik garrantzitsuena izango dute. Lehenengo zita hurrengo astean, Azpeitian Euskal Herriko txapelketa izango dute. Ondorengo hiru asteetan Espainiako kopako hiru zita izango dituzte lehena Lizarran, ondoren Valladoliden eta azkena, Valentzian. Gainera, tartean, Gipuzkoako Erlojuaren kontrako txapelketa izango da jubenil mailan. 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen