Arizmendik Aretxabaletako Ibarra kiroldegian jokatu zuen atzo goizean Navarmutilaken aurka. Bailarako taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen denboraldi honetan oraindik irabazi ez duen talde nafarraren aurka. Lehen seta 25-27 galdu bazuten ere, hurrengo hiruretan nagusi izan zen.