Blues, swinga,… eskaini ditu Arrasate Musikal Big Band-ak

0
562

Arrasate Musikaleko Big Band taldeak, Ibai-Artek antolatua, kontzertua eskaini du  Amaia Antzokian, 19:00etan. Taldearen zuzendaria Zigor Martinez da, eta taldeak blues, swing, latin, bossa eta funk estiloak interpretatu ditu.

Talde hau 2000. urtean José Ramón Elkorok jarri zuen martxan. Ondoren Iker Olazabalek hartu zuen taldea.

Gaur egun Zigor Martinez bergararra izan dugu zuzendari. Partaide guztiak Arrasate Musikaleko ikasleak izan dira: Arrasate eta inguruko herrietako 23 musikari inguruz osatuta dago.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen