Arrasate Musikaleko Big Band taldeak kontzertua eskainiko du Amaia Antzokian, abenduaren 26an, 19:00etan. Taldearen zuzendaria Zigor Martinez da, eta taldeak blues, swing, latin, bossa eta funk estiloak interpretatzen ditu.
Talde hau 2000. urtean José Ramón Elkorok jarri zuen martxan. Ondoren Iker Olazabalek hartu zuen taldea.
Gaur egun Zigor Martinez bergararra dugu zuzendari. Partaide guztiak Arrasate Musikaleko ikasleak dira: Arrasate eta inguruko herrietako 23 musikari inguruz osatuta dago.
Formazio honek lau tronboi, lau trompeta, sei saxo, piano, kitarra, bateria, perkusioa, baxua eta ahotsa lotzen ditu.

Errepertorioak blues, swing, latin, bossa eta funk estiloak aurkezten du. Hainbat derritan eskaini ditu kontzertuak : Arrasate, Gasteiz, Bergara, Elgeta, Viana, Durango, Donostia, Barcelona.
Taldeak hiru diska grabatu ditu, bat 2005ean, bigarrena 2006ko azaroan eta hirugarrena Durangoko Plateruena kafe antzokian zuzenean emandako kontzertuan.