Nora garamatza osasun krisi honek? Begira, ez al dugu beti predikatu osasuna izanez gero gainerako guztia berez emango zaigula? Ez al dugu ohean gaixo gaudenean promes ugari egin behin suspertuz gerorako? Krisi guztiek, txikitxoena izanik ere, aurpegi zurbila daukate, gorputz eta izpirituan beldurra sartzen digutena.