“Bizitza duinen alde” U-30eko Greba Orokorrera deitu dute eragile ugarik

0
1445

“Langile, langabetu, pentsiodun, etxeko langile, ikasle, dendari eta tabernari, indarrak batu eta mobilizatzera goaz”. Zapatu honetan (urtarrilak 18) Arrasateko auzoetan ibilbide feminista girotua ospatuko da.

Arrasateko eta Debagoieneko eragile, sindikatu, mugimendu sozial eta herritar ugarik hartu dute parte gaur arratsaldeko ekitaldian.

Itsaso Ruiz de Larrinaga Greba Batzordeko ordezkariak azaldu bezala, aurkezpenak helburu bikoitza izan du: “Greba Orokorra babestea eta Debagoieneko herrikideei grebara atxikitzeko deialdia zabaltzea”. “3 konbentzimenduk batu gaituzte:

  • Pentsioena denon afera da, oraingo pentsiodunena nahiz etorkizunekoena
  • Lan baldintza duinen aldeko borroka ezinbestekoa da
  • Eskubide sozialak bermatu behar dira

Hala, “beharrezko iruditzen zaigu jauzi bat ematea. Garaia da azken urteetan kendu diguten guztiak berreskuratzeko. Garaia da lan, pentsio eta bizitza duinak bermatzeko eta norabide horretan dagozkigun erabakiak hemen bertatik bertara hartzeko, guk geuk hartu ahal izateko”.

Izan ere, “bestelako eredu sozio-produktibo bat defendatzen dugu, bizitza duinak erdigunean jarri, zaintzari dagokion garrantzia eta aitortza eman eta planetaren jasangarritasunari lehentasuna emango dion eredua, alegia”. Horren kontra “indartsuenaren legea ezartzen du kapitalak:

  • Aberastasuna gero eta esku gutxiagotan pilatzea
  • Kontsumo eredu basatia
  • Transnazionalen neurriko “konpetentzia”
  • “Merkatu askea”

“Langileon esplotazioaren ikur diren multinazional horiei, beren publizitatearen bidez emakumeok* objektutzat hartzen gaituzten horiei, herriak pobretu eta miseria zabaltzen duten enpresa horien aurrean planto egitera deitzen dugu”.

Izan ere, “bada gauzak egiteko beste modu bat, badira alternatibak, eta horien defentsan mobilizatuko gara urtarrilaren 30ean. Gobernu eta instituzioetatik hori egiteko prest ez badaude, behartu egingo ditugu. Bizitza duinak eta bizigarriak aldarrikatzen ditugu, eta bide beretik nahi ditugu herri biziak”. “Baditugu hamaika arrazoi urtarrilaren 30ean kalera ateratzeko:

  • Bestelako eredu sozial eta ekonomiko baten alde
  • Tokiko merkataritzaren alde
  • Kontsumo eredu jasangarrien alde
  • Eskubide sozial eta Laboralen errespetuan
  • Justizia sozialen oinarritutako den ereduaren alde

“Izan langile edo langabetu, izan pentsiodun, etxeko langile, ikasle, dendari nahiz tabernari, indarrak batu eta mobilizatzera goaz”.

Greba orokorraren harira, Arrasaten eta Debagoienean antolatutako egitaraua eman du ezagutzera Juanito Urizar pentsionistak. Grebaren harira Arrasaten antolatutako mobilizazioak:

  • Urtarrilak 18, larunbata, 11etan Biteri plazan hasita: AUZOETAN IBILBIDE FEMINISTA GIROTUA: “Greba Orokorra Feminista izango da”.
  • Urtarrilak 20 astelehena 12:00etan Arrasateko Pentsionisten konzentrazioa herriko plazan eta ondoren txistorra eta patata tortillak banatuko dira.
  • Urtarrilak 25, larunbata: Martxa San Prudentziora, Arrasatetik, Oñatitik eta Bergaratik. Eguerdiko 12:00etan Elorregin kontzentrazioa eta hitzartzea.
  • Urtarrilak 30: GREBA OROKORRA Mobilizazioak 12:00etan eta 18:00etan.


Oñatin:
Urtarrilak 18: agerraldi eta poteo feminista. 13:00etan Plazan
Urtarrilak 22: Solasaldia. Gaia: zaintzak. 18:00etan Gaztetxean Maider Domingo eta Sdenka
Huaranca Vaca-Cortes
Urtarrilak 24: Dokumentala eta solasaldia. Hokoke. 18:00etan Kultur-Etxean. Itsaso Torregrosa
Urtarrilak 27: Manifestazioa. 12:00etan Plazan Pentsionistak Borrokan!
Urtarrilak 27: Solasaldia. Pentsioen Borroka. 18:00etan Eltzian Ainhoa Etxaide eta Joseba Villareal
Urtarrilak 30: GREBA OROKORRA Mobilizazioak 12:00etan eta 18:00etan.


Bergaran:
-Urtarrilak 18 larunbata, 11:30etan ekimen feminista, auzo bira informatiboa Boluko Plazatik.
-Urtarrilak 18 larunbata, 17:30etan, “Comeme la Flor” liburuaren aurkezpena kartzela zaharrean.
-Urtarrilak 21 asteartea 18:30etan Hitzaldia Seminarixuan, “Pentsio Publikoen alde”.
-Urtarrilak 27 astelehena 18:00etan kotxe karabana saltoki handietara.
-Urtarrilak 29 asteazkena 22:00etan kazerolada auzo eta herrigunean.
-Urtarrilak 30ean GREBA OROKORRA Mobilizazioak 12:00etan eta 18:00etan.


Eskoriatzan:
-Urtarrilak 17, 18:00etan Eskoriatzako Plazan. Herrian zehar informazioa zabaltzeko
-Urtarrilak 18 larunbata; ekintza feminista sorgiñen ordutan, sorgiñak ibiltzen diren lekuetan.


Aretxabaletan:
-Mobilizazioak zehazten

Antzuolan:
-Mobilizazioak zehazten

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen