Irudia: Txatxilipurdi / Artxiboko argazkia: Fagor.
Bizipoza Eskolak Debagoienean ekimenaren amaierako jaialdia egingo du bihar, ekainaren 16an Monterron parkean.
Arratsaldeko 18:00etatik 20:00eara izango da, eta haurrentzako jolasak zein Debagoieneko eragile desberdinen informazio puntuak izango dira.
Ekitaldi nagusia 18:30ean hasiko da eta bertan Porrotx, Porrotxin eta Zapotxin pailazoek hartuko dute parte.
Ekimen hau aukera paregabea da Bizipoza Eskolak egiten duen lana ezagutu eta ezagutarazteko.





