Bizipenen (H)arigunea eta Euskaraldiaren Bukaera Ekitaldia egingo dira asteon

0
729

Euskaraldiaren bigarren edizio hau amaitzear da, eta “merezi duen bukaera emango diogu Arrasaten”. Ostegunean Bizipenen (H)arigunean arrasatearrek Euskaraldian izandako bizipenak adierazi ahalko dituzte. Ostiralean, Bukaera ekitaldia egingo da Kulturateko ‘kalistroetan’.

Beheko testua: Arrasateko Euskaraldiako Herri Batzordea.

Bertan dugu dagoeneko abenduaren 4a eta egun hau iristearekin bat emango zaio Euskaraldiaren bigarren edizioari akabera. Makina bat herritar dabil parte hartzen euskaraldiaren baitan, bai txapa jantzi eta belarriprest edo ahobizi papera hartuta, eta baita entitate ezberdinek sortu dituzten ariguneetan ere.

Arrasateko Herri Batzordeak merezi duen amaiera eman nahi dio aurtengo Euskaraldiaren edizioari eta horrterako bi ekitaldi antolatu ditu asteon:

Abenduak 3, osteguna, Euskararen Eguna, 10:00etatik-18:00tara Euskararen Plazan
Bizipenen (H)arigunea

  • Euskaraldiarekin eta euskararekin herritarrek izandako bizipen ezberdinak jaso nahi ditugu. Horretarako Euskararen Plaza, hariz eta sokez beteko dugu, jendeak paper batean bizipen hori irudikatu (izan daiteke idatzi batez, bertso batekin, argazki edo marrazki batekin…) eta sokan eskegitzera gonbidatu nahi ditugu.
  • 13:30ean Arrasateko euskaraldiaren 15ekoak hartuko du parte euren bizipenak elkarbanatuz, eta azken argazki bat ere aterako dugu beraiekin
  • Egun guztian zehar POOk kolektiboko kideek mural bat egingo dute plazako pareta batean (h)arigunean zintzilikatutako euskarriak baliatuz.

Abenduak 4, ostirala, 18:30ean, Kulturateko Kalistroetan
Euskaraldiaren Bukaera ekitaldia

  • Herritarrei zabalik egongo den ekitaldi honetan, Euskaraldiaren Bigarren edizio honek herrian izan duen ibilbidea zein izan den erakutsiko dugu. Musikarekin eta bideo ezberdinekin girotutako ekitaldia izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen