Bizilagunek Kontzezinoko arkupe bat erosi gura izan dute, zaratengatik, zikinkeriagatik,… ixteko

2
602

Arkupea Kontzezinoko eraikin zuriaren atzealdean dago, Arrasate pasealeku aldean. Arazoa konpontzeko, bizilagunek Udalari arkupea erosteko nahia agertu izan diote.

Estalpe hori baliatuta, hainbat herritar gazte bertan egoten dira, eta horrek, besteak beste, zarata, zikinkeria,… eragin ditu hainbatetan.

Bertako bizilagunek, arazoa konpontzeko asmoz, arkupe hori, toki publiko hori erosteko nahia agertu izan diote Udalari.

Balizko erosketa horren ondorioz, bizilagunek arkupea itxi ahalko lukete, arkupearen erabilera pribatua izateko. Badirudi bi aldeak ez direla adostasun ekonomiko batera iritsi.

2 IRUZKIN

  1. Arkupe horretan egoten den regetoi giroa ikustekoa da. Desfase galanta!!! Horretaz gain, uzten dituzten zabor hondakinak ikusirik, ni bertako bizilaguna banintz egoera zuzentzeko edozein gauza egingo nuke.

  2. Botelloia eta zarata. Suposatzen dot Ezker Abertzaliai gaizki iruditxu jakola gazte zaratatsu haiei bronka botatzea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen