Bizilagunak ekimeneko izen-ematea zabalik da, arrazakeriaren aurka

0
353

Aurten ere Bizilagunak izeneko ekimenak elkartu egingo ditu bertako eta migratzaile familiak. Antolakuntzak dei egiten du “aurten, etxeetan ospatzeaz gain, hiri eta herrietako berdegune, parke eta merenderoetan ospatzera”. IX. edizio honetan, Gipuzkoako 8 udalek hartuko dute parte.

Argazkia: MB artxiboa / Kartelak: Antolakuntza.

Hurrengo igandean, azaroaren 14an, Bizilagunak taldeak, mahaiaren bueltan elkartuko ditu beste behin, familia autoktonoak eta migratzaileak, bazkari multikultural batez goza dezaten.

Ekimenaren helburuak dira “suerta daitezkeen estereotipoak eta aurreiritziak apurtzea, eta herritarrei Gipuzkoa osoko herrietan bizi diren bizilagunak hobeto ezagutzeko aukera luzatzea”.

Covid-19a dela eta, ingurune itxietan bilerak saihesteko murrizketak eta gomendioak kontutan izanik, edizio hau berritasun batekin planteatu nahi izan da:

“Otorduak hiri eta herrietako parke, merendero eta berdeguneetan egitea. Halere, parte-hartzaileek nahiago badute, etxeetan biltzeko aukera ere izango dute”.

Urtero bezala, familia bakoitza bere jaioterriko plater edota janari tipikoa prestatzeaz arduratu beharko da. “Gonbidatuak dinamizatzailearen batera helduko etorriko dira, bi familiak elkar ezagutzen laguntzeko”.

Familia kontsideratzen diren pertsona guztiek har dezakete parte. “Familiatzat elkarrekin lotura edo ahaidetasuna duten bi pertsonako edo gehiagoko taldeari deritzogu”.

Parte hartu nahi dutenek, izena eman eta anfitrioi edota gonbidatu gisa parte hartu nahi duten adierazi beharko dute. IzenA emateko, mezu elektroniko bat idatz dezakete bizilagunak@sosracismo.eu helbidera edo 934 32 18 11 telefonora deitu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen