“Bizilagun guztiak animatu nahi ditugu aurrekontu parte-hartzaile berrietan ideiak eman ditzaten”

1
783

Udaleko lau alderdi politikoetako arduradunek 2021-2022-rako aurrekontu parte-hartzaile berriak aurkeztu dituzte gaur udaletxean

Gaur arratsaldean aurkeztu dira Udaletxean 2021-2022 urteetako aurrekontu parte-hartzaile berriak. Udaleko lau alderdi politikoetako arduradunak ekitaldian izan dira, eta auzokide guztiak animatu nahi dituztela adierazi dute, ideiak eman ditzaten. Azaldu duten bezala, “Arrasate hobetzeko ideiak dituen edonork har dezake parte prozesu honetan”.

Ideiak aurkezteko epea azaroaren 28ra arte luzatuko da, orduan itxiko baita Arrasateko herritarrek proposamen berriak egiteko epea. Ekarpenak egin ahal izateko, auzotarrek bakoitzari banatu zaion triptikoaren proposamen-orria bete beharko dute. Ondoren, Kulturate, BAZ, Gazte Bulegoa, Emakume Txokoa, Kiroldegia, Etxaluze eta Toki Argiko ontzietan utzi beharko dira.

Garrantzitsua da aipatzea, sistema horrez gain, iradokizunak Online ere egin daitezkeela, www.arrasate.eus/participacion estekan eta tailer parte-hartzaileetan.

Izan ere, prentsaurrekoan egin den beste iragarki bat da datozen egunetan zehar auzokideei zalantzak argitzeko eta eskaerak nola egin azaltzeko antolatu diren tailer parte-hartzaileena. Azaroaren 15ean Kulturaten (Jokin Zaitegi), 16an Etxaluzen, 23an Musakolan (Jubilatuen Etxea) eta 24an Kulturaten Loramendi aretoan izango dira. Bizilagunekin bilerak 18:30-etik 20: 15-era izango dira eta tailerretan izena eman ahal izateko partaidetza@arrasate.eus helbidera idatzi edo 943252000 zenbakira deitu behar da.

Proposamenek honako baldintza hauek bete behar dituzte: udal-eskumenekoak izatea, 2 urteko epean gauzatu ahal izatea, bideragarritasun teknikoa izatea, 125.000 euroko gehienezko aurrekontua izatea, aurreko prozesu baten emaitza ez ezabatzea, dagoeneko onartuta dagoen udal-plan baten aurka ez egitea eta interes orokorrekoa izatea.

Proposamen fasea amaitu ondoren, udal arduradunek azaldu dute erabakia hartzeko prozesua hasiko dela. Herritarrekin aldez aurretik osatutako lantalde batek antzeko proiektuak bateratuko ditu, eta, ondoren, bozketa-fasera igaroko diren proposamenak lehenetsiko ditu: 30 bat. Fase hau 2022ko martxoa eta apirila bitartean garatuko da eta online eta aurrez aurre egingo da.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen