‘Bizikletetan adinik ez’ ekimena Arrasatera heldu da gaur

0
688

‘Bizikletetan adinik ez’ ekimena Arrasaten eta Aretxabaletan izango da bihar, asteazkena. Ekimen hau Real Sociedad Fundazioak sustatzen du eta gaurkoan Arrasateko Goienetxeko eta Aretxabaletako Lanbide Eskolako boluntarioen laguntza izan du. Ekimenaren helburua hirian zehar mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonak trizikloan eramatea da.

Ekitaldian Arrasateko Garaguneko eta Aretxabaletako Basotxoko erabiltzaileek parte hartu dute. Horrez gain, Aretxabaletako Lanbide Eskolak eta Arrasateko Adinekoen Kontseiluak jarduera-programa bat antolatu dute bi herrietako udalen laguntzarekin.

Goizean, Real Sociedad Fundazioak Aretxabaletako Lanbide Eskola bisitatu du. Bisita honetan ikasleek trizikloak nola dauden eginda ezagutu dute. Arratsaldeko 18:00etan berriz, lanbide eskolak ate irekien jardunaldia egingo du bere hezkuntza eskaintzaren berri emateko.

Goizeko 10:45ean Aretxabaletako Basotxoko erabiltzaileek trizikloak erabiltzeko aukera izan dute, eta ondoren Garaguneko erabiltzaileek Aretxabaleta eta Arrasate arteko ibilbidea egin dute. Biteri plazara eguerdiko 13:00etan heldu dira. Arratsaldean, 17:30etan, Kulturaten proiektuari buruzko hitzaldi bat izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen