‘Bizikletetan adinik ez’ ekimena Arrasaten izango da bihar asteazkena

0
726

Argazkia: Noticias de Gipuzkoa. Kartela: Aretxabaletako Lanbide Eskola.

‘Bizikletetan adinik ez’ ekimena Arrasaten eta Aretxabaletan izango da bihar, asteazkena. Real Sociedad Fundazioak babestutako proiektuaren helburua hirian zehar mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonak trizikloan eramatea da. Ekitaldian Arrasateko Garaguneko eta Aretxabaletako Basotxoko erabiltzaileek parte hartu ahal izango dute. Horrez gain, Aretxabaletako Lanbide Eskolak eta Arrasateko Adinekoen Kontseiluak jarduera-programa bat antolatu dute bi herrietako udalen laguntzarekin.

Eguna hasteko, Real Sociedad Fundazioak Aretxabaletako Lanbide Eskola bisitatuko du goizeko 10:15etan. Bisita honetan ikasleek trizikloak nola dauden eginda ezagutu ahal izango dute. Gainera, arratsaldeko 18:00etan lanbide eskolak ate irekien jardunaldia egingo du bere hezkuntza eskaintzaren berri emateko.

Goizeko 10:45ean Aretxabaletako Basotxoko erabiltzaileek trizikloak erabiltzeko aukera izango dute, eta ondoren Garaguneko erabiltzaileek Aretxabaleta eta Arrasate arteko ibilbidea egingo dute. Eguerdiko 13:00etan, Biteri plazan, Arrasateko nagusiek proiektu hau ezagutzeko aukera izango dute. Arratsaldean, 17:30etan, Kulturaten proiektuari buruzko hitzaldi bat izango da. Bigarren aldia izango da proiektu honek Debagoiena bisitatzen duela. 2021eko abenduan Bergaran izan ziren.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen