Bizikletentzako aparkaleku berriak jarri ditu Udalak Musakola kiroldegian

0
1786

Azken egunetan, “lehendik zeuden aparkalekuak bete egin direnez, Udalak gune berriak egokitu ditu”.

Argazkiak eta beheko testua: Udala.

Arrasateko Udalak bizikletak aparkatzeko gune berriak jarri ditu Musakolako kiroldegian, uda sasoian herritarren aldetik egon den eskari handiari erantzuteko.

Uda garaian ehunka pertsona hurbiltzen dira kiroldegira, eta gero eta gehiago dira bertara joateko bizikleta aukeratzen dutenak. Azken egunetan, lehendik zeuden aparkalekuak bete egin direnez, Udalak gune berriak egokitu ditu bizikletak modu egokian lotu ahal izateko.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie mugikortasun jasangarriaren aldeko hautua egin duten herritar guztiei.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen