Bizikleta, gizartean ditugun hainbat erronkari aurre egiteko oso presente dugun elementua da. Hiri jasangarrien inguruan, energia sortzaile gisara, naturari lotutako bizi ereduaren baitan, kontutan hartu beharreko elementua dela iruditzen zaigu. Txirrindularitza berak ere, XXI. mendeko gazteek beharko dituzten konpetentziak lantzeko ere kirol apropos bezala irudikatzen dugu: bakarkako zein talde lana, esfortzua, komunikazioa, estrategiak pentsatzea,…eta noski ondo pasatzea ere bai!
Horretarako, hurrengo programa aurkezten diegu Euskadiko DBH eta Batxilergoko ikasleei, interesgarriena iruditzen zaien horretan parte hartzeko:
- Gaur Zuzeneko konexioa (streaming), txirrindulari profesional izan diren eta gaur egun ere txirrindularitzan dabiltzan 4 kirolariri elkarrizketa. Elkarrizketan edo mahai inguruan parte hartuko duten txirrindulariak Enrique Alonso, Markel Irizar, Xubane Garai eta Patxi Juaristi izango dira. Elkarrizketa amaitu ondoren, galderak egin ditzakezue zuzenean.
- 10:45etatik 11:00tara – “Bizikleta Jasangarria” helburu bezala hartuta, proposamen berritzaileen Lehiaketa. Jasotako proposamenak, bi sari izango dituzte: publikoarena eta epaile profesionalarena
Gaineratu, ekintza hau Euskaltel eta Blokal-en babesarekin ere antolatu direla eta lehiaketako sariak, babesle hauek eskainiko dituztela.
Nahastuta nago. Arrasateko Udalak ekintza hauek egiten uzten du? Esango nuke ezetz…
Bizikletak garbitzeko toki bakarra dago ( eroskin ) ordaindu beharrekoa, eta hau ez da arazorik larriena. Arazoa da fitxak kiroldegian erosi behar direla, 5 baino gehiago ezin ditugula erosi eta gainera askotan ez daude salgai agortu egiten direlako…Lotsagarria benetan. Mesedez, behintzat jarri fitxa gehiago salgai, eta benetan bizikletaren erabilera sustatu nahi baduzue laguntzak eman!
Garagartzarako bidean ere badaukazu bizikletak garbitzeko aukera, garbigunean. Arrasaten erroldatuta bazaude behintzat.
Bai dena oso gertu herritik eta oso erosoa, bizekletaren erabilera sustatzeko aproposena. Eroskioan inoiz erosi ezin diren txanponak behar dira eta Garagartzakoan txartela ( limitearekin noski ). Gainera Garagartzakora lokatsarekin juteagatik arazoak.. eskutatuta ibili behar. Mekako gasolineran ere badaukagu hau pribatua noski…eta ordaindu beharrekoa… Bidegorriak ere mordo bat daude, hau bai saltoka ibili behar… Eskerrik asko!
……bizekletaren erabilera sustatzeko aproposena.. esaten duzu, ba ea konbentzitu egiten dituzun txirrindulariei espaloia oinezkoendako dala, eta bidegorri ez badago ba karreterara, eta karreterak bildurra ematen badie ba ganbaran gorde bizikleta eta listo. Badauzkazute tokiak bizikleta garbitzeko eta oraindik protestaka.