Bizikletaren Nazioarteko Eguna ospatu dute PTGaraian mahai-inguru batekin

0
480

Garaia Parke Teknologikoak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Bizikletaren Nazioarteko Eguna ospatu dute, Euskadiko DBHko, Batxilergoko eta zikloetako ikasleei bideratutako ekitaldi batekin.

Jardunaldi hau Garaia Parke Teknologikoak urtean zehar egiten duen programaren barruan sartzen da, gazteak zientziaren eta teknologiaren mundura erakartzeko. PTGaraiak jardunaldi bereziak antolatzen ditu Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko Eguna eta Zientzia eta Teknologiaren Nazioarteko Astea ospatzeko.

Bizikleta, gizartean ditugun hainbat erronkari aurre egiteko oso presente dugun elementua da. Hiri jasangarrien inguruan, energia sortzaile gisara, naturari lotutako bizi ereduaren baitan, kontutan hartu beharreko elementua dela iruditzen zaigu. Txirrindularitza berak ere, XXI.mendeko gazteek beharko dituzten konpetentziak lantzeko ere kirol apropos bezala irudikatzen dugu: bakarkako zein talde lana, esfortzua, komunikazioa, estrategiak pentsatzea,…eta noski ondo pasatzea ere bai!

Goizeko 10:00etan mahai-ingurua egin da bizikleta munduan dabiltzan profesionalek parte hartuta. Mahai-inguru horretan Beñat Auzmendi, Orbeako berrikuntza ingenieritza arduraduna; Ainhize Barreinkua, txirrindulari profesional ohia eta Basque Center for Applied Mathematics-en doktoregaia; Jose Luis Fernandez, Calibix-eko presidentea; Gurutze Frades, triatleta profesionala, 5 aldiz espainiako irabazlea eta Ironman de Vichy-ko irabazlea; eta Iñaki Herrero, Spiuk-en Produktu arduraduna.

Jardunaldiari amaiera emateko, mahai-ingurua jarraitzen egon direnek Kahoot lehiaketa batean parte hartzeko aukera izan dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen