Bizikletan ikasten dabiltza zenbait heldu, Lokatza Ziklismo Eskolarekin

0
739

Argazkia: Lokatza Ziklismo Eskola.

Bederatzi lagun inguruk bizikletan ibiltzen ikasteko saioan parte hartu zuten herenegun (asteartea), Lokatza Ziklismo Eskolako lagunekin. Ekimen hau martxan dago, Arrasateko Udalaren eta Aldundiaren laguntzekin.

Guztira 4 saio izango dira, eta helburu nagusiak dira “bizikletan ibiltzeko ohitura sortzea, beldurrak kentzea eta kasu batzuetan, lehen urratsak ematea; izan ere, inoiz ez da berandu, bizikletak ematen duen askatasunaz gozatzen ikasteko”. 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen