Bizikletak garbitzeko gunea konpontzen ari da Udala

1
773

Uraren erabileraren erregulazioan arazo bat izan da. Ondorioz, gunea zerbitzuz kanpo egon da denbora batez. Gaur berriro martxan jartzea aurreikusten da.

Arruena parkeko zerbitzuko erabiltzaileek, arazoaren ondorioz, ezin izan dute ur txorrota ireki edo itxi euren beharren arabera.

Arazoa konpontzeko Udalak gunea itxita izan du denbora batean, eta gaur goizean langile batek bertan dihardu.

Gero elektrizistarekin proba batzuk egingo dituzte, eta aurreikuspenen arabera gaur berrirekiko da zerbitzua.

Iruzkin 1

  1. Maiatza erdialdetik egon da matxuratuta milaka euro batzuk kostatu zituen Arrasateko bizikletak garbitzeko gunea. Bien bitartean, Oñati, Aretxabaleta eta Eskoriatzako bizikletak garbitzeko guneak (txorrota bat eta mangera soil bat) bere lana arazorik gabe bete dute.
    Ea behingoagatik konturatzen garen zerbitzu on bat emateko ez dela dirua barra barra gastatu behar, buruari pixkat eragitearekin nahikoa izaten dela askotan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen