Mediku bat, ingeniari bat, bizikleta muntatzaile bat eta mekanizazio langileak behar dira

0
782

Testua: Lanbide

Bizikleten muntatzailea:

Muntaketan esperientzia duen pertsona bat bilatzen da, eta komenigarria da bizikletak muntatzen jakitea (ez da ezinbestekoa) helduentzako trizikloak muntatzeko. Muntaketari buruzko ezinbesteko nozioak. Bizikletaren mekanika ezagutzea. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden: 162021006819.

Ingeniari elektronikoa:

Beharrezkoa da: Ingeniaritza automatikoa eta elektronika industriala / Telekomunikazioetako Ingeniaritza / Informatika Ingeniaritza / Sistema Txertatuetan Masterra / Master edo ingeniaritza baliokideak. Lan-eskaintza honi buruzko info + hemen . Lan-eskaintzaren kodea Infojobsen: 497457.

Mekanizazio langileak:

Debagoieneko enpresa garrantzitsu batek beharrezkoa du mekanizatuko langileak zenbait atalerako, arduratuko dira txirbil-harroketazko erremintak eta tresneria aldatzaez, makinak elikatzeaz, mekanizatuko prozesuaren kontrola … Lan-eskaintza hauen kodea Infojobsen: 497793.

Medikua:

Lan-absentismoaren Kudeaketako mediku bat behar da, ondoko funtzioak betetzeko: Bajan dauden langileen lanpostuen muga funtzionalen balorazioa egitea, kontsultazko bisiten bitartez, txosten medikuen azterketa eta gainbegiraketa, eta abar

Berehala lanean hasteko. Medikuntza eta Kirurgian lizentziatua, Espainian homologatutako titulua. Baloratu egingo da Istripuen Mutuetan esperientzia izatea eta/edo aldi baterako lanerako ezintasunaren kudeaketa. Baloratu egingo da Gorputzeko Kalteen Balorazioan Masterra izatea eta/edo Ebaluazio Medikuko ikastaroak. Lan-eskaintza honen kodea Infojobsen: 497792.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen