Bizikidetzan aurrera egiteko, boto bat bera ere ez PP eta Vox alderdiei [Testua: Intxorta 1937]

0
924

Argazkiak: Intxorta 1937 kultur elkartea.

Frankistek 50 urteko isiltasuna ezarri ziguten Arrasaten, 1987ko apirilaren 8an “Arrasate 1936 Belaunaldi etena” liburuaren aurkezpenarekin bukatzen hasi zena.

Langileak eta ikasleak Oktubre taldean batu ginen, Jose Letona herriko historialariaren laguntzaz, eta orduko udalaren laguntzarik gabe; esan ziguten “ez zela komeni zauriak irekitzea”. 1978ko itunaren itzala luzea zen.

Ordutik asko aurreratu dugu orduko biktimaren egian eta erreparazioan, nahiz eta orain ere egiaren pasarte batzuk gordeta egon; eta justizian ez da ezer ere egin; Estatuan, 1978ko itunaren itzalak hor jarraitzen duelako.

Botoak ere balio du gure ‘memoria’ berreskuratzeko, boto bat ere ez Frankismoaren ondorengoei.

Gure aurrekoen historian bada pasarte bat, orain ere balio duena: CNTko anarkistak Frente Popularraren alde agertu ziren 1936ko otsaileko hauteskundeetan, alde batera utzirik betidanik erakutsitako jarrera abstentzionista. Gaur ere bozkatzea beharrezkoa ikusten dugu, askatasunaren eta eskubideen murrizketak gelditzen joateko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen