Biziarteko zigorraren aurkako ekitaldia egin da, Josu Arkauz bertan zela

0
3217

29 urteko kartzela-zigorraren ostean libre geratu da gaur arrasatearra. Ekitaldiak egungo espetxe-politika bertan behera uztea eskatu du. Ertzaintza parke barruraino sartu da.

Biziarteko espetxe zigorraren aurkako ekitaldia egin da gaur arratsaldean Monterron parkean, eta herritar ugarik hartu dute parte.

Horien artean Josu Arkauz preso arrasatearra izan da, 29 urteko espetxe-zigorraren ostean, eta 14 kartzelatan urrunduta izan ondoren, gaur aske geratu dena.

Ertzaintzak hiruzpalau patruila bertaratu ditu, eta horietako bat gutxienez parkeraino ere sartu da. Badirudi bere asmoa izan dela balizko ongietorririk galaraztea.

Ekitaldiak oro har biziarteko kartzela-zigorra eta oro har egungo euskal presoekiko espetxe-politika bertan behera uztea eskatu ditu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen