Bizi euskarri unitatea berriro mediku barik ariko da gaur gauean

0
733

Artxiboko argazkia: Herritar bat.

Arrasateko eta Debagoieneko anbulantzia ‘medikalizatuak’ medikurik ez du izango gaur gauean, ESK sindikatuak gaitzetsi bezala:

“Beste behin salatu nahi dugu Osakidetzako Emergentzietako Zuzendaritzak bultzatutako kudeaketaren ondorioz, euskal herritarrak premiazko arreta medikorik gabe uzten dituela”.

Izan ere, Arrasate eta eskualdeko “ZIU mugikor medikalizatua medikurik gabe dago gaur gauean”.

Eta horrek suposatzen du “arriskuan jartzen duela eremu horretako premiazko osasaun-arreta”.

Horregatik sindikatuak “Osakidetzako Emergentzietako arduradunei eta Gotzone Sagardui sailburuari” ondokoak eskatu dizkie:

“Herritarrei behar bezalako osasun-arreta eman diezietela eta horretarako beharrezko neurriak har ditzatela”.

Erlazionatutako albistea:

Mediku barik aritu da bart Arrasate eta eskualdeko anbulantzia medikalizatua

2023ko abuztuaren 6an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen