Covid19a ez da guztia egun hauetan, eta lagun berriak bizi dira gurean. Danel arrasatearra aste honetan jaio da, eta orain gurasoekin goxo-goxo dago etxean.
Argazkia: Familia.
Albiste pozgarri bat eman ahal dizuegu oraingoan, koronabirusaren inguruko albisteak momentuz behintzat alde batera utzita.
Izan ere, Danel Barrutiabengoa Alonso arrasatearra aste honetan jaio da, astelehenean hain zuzen.
Covid19-aren ondorioz, Arrasateko Ospitaleko Ama-Haurren Unitatea Zumarragako Ospitalera bideratu behar izan zutenez, Danel Zumarragan jaio da.
“Erditze guztiak bezala, gogorra izan zen – baieztatu digu Xabi aitak – eta aurreikusi dezakezun arren, esperientzia hori bizi arte ez dakizu benetan nolakoa den”.
Esperientzia intentso horretan ostean, Danel egun lasai dago gurasoekin etxean, ongi etorri Daneltxo! Zorionak familia!