Biteritik bidegorria eta busak igaroko dira, hotelari zati bat desjabetuz

3
1130

Udal-gobernuak plenoan adierazi du “gu ere ohartzen garela Arrasatek bus-geltoki duin bat behar duela”. Hotelaren ondoan “autobusek bira emango dute”. EH Bildu eta Elkarrekin Arrasate desjabetzaren eta ‘”Ekobulebarra”ren aurka azaldu dira.

Beheko bideoa: Udala.

Biteri kalea egokituko du Udalak, eta besteak beste, bertatik bidegorria igaroko da eta autobusek bertan “bira emango dute”.
Hori egin ahal izateko, Udalak planteatu du Hotel Mondragoni (Hotel Alto Deba SL enpresari) zati bat desjabetzea.

Udalak jendaurrean jarri du egitasmoa, eta hotelak proiektuaren aurkako helegitea aurkeztu du. Udal-gobernuak azaldu duenez, desjabetza “interes publikoaren aldekoa da”.

Zaldibar pareko zati honetan “autobusek bira emango badute, horrek esan nahi du autobusten parada Garibain jarraituko duela?”.
EH Bilduk proiektu hau “Ekobulebar”aren baitan kokatu du, eta “ostalaritza establezimendu bati desjabetzearen” aurka agertu da.
Oro har, planteatu du berraztertzea “ea Ekobulebarra herritarrentzat onarugarria den edo ez.

Udal-gobernuak adierazi duenez EH Bilduren ‘Laubide’ plana eta ‘Ekobulebarra’ “bateragarriak dira”. Hala ere, gehitu du “gaur-gaurkoz EH Bilduren aukera egingarria ez dela”.

“Gu ere ohartzen gara Arrasatek autobus geltoki duin bat behar duela”, eta geltokia Zalduspera eramateko aukera “mahai gainean dago”. Debatearen ostean bozketak emaitz hauek izan zituen:

  • Aldeko botoak: 12 (EAJ-PNV eta PSE)
  • Aurkako botoak: 9 (EH Bildu eta Elkarrekin Arrasate)

Gai honen inguruko adierazpen guztiak ikus-entzuteko, beheko bideoko 32. minutuko 10. segundotik aurrera:

3 IRUZKIN

  1. Ekobulebarraren inguruan faszikuloka enteratu behar al gara? zergatik ez daki inortxok ere zertan datzan proiektu hau eta zergatik ez dituzten planoak argi eta garbi erakusten? nola liteke inprobisazio eta okultismo hau?
    Noiz arte izan behar dugu alkatea argazki ñoñoak ateratzen eta gai garrantzitsuetan ezkutatzen eta aurpegia ez ematen?

    • Azkenengo egunetan Mondraberritik dabitzen “Flanders” eta PNVko guardia pretorianuak azaltzeko zer Dan eta zertako bihar dogun Ekobulebard bat. Ze hainbeste miresten dauien Maria anderea ez da gai eta.

  2. Benetan lotsagarria eta larria da udal gobernuak gai honekin duen jarrera.
    Zergatik ez digute argi eta garbi azaltzen zer den ekobulebar proiektua?
    Gehiago ala gutxiago gusta dakiguke, baina EH Bilduk oso argi azaldu digu Arrasatear guztioi zer proposatzen duen Laubide proiektuarekin. Eta orain bi proiektuak bateragarriak direla dio udal gobernuak? Zertan ari zarete orduan?
    Gai honen inguruan hartuko diren erabakiek urte askotarako hipotekatuko dute gure herria.
    Maria, ordua da dagokizun lana egiten hasteko, mesedez. Azaldu argi eta garbi zer den ekobulebarra, eta zein izango den emaitza.
    Nazkatuta nago horrelako gai potolo batean gehiengo absolutuaren erabilera abusiboa egiten dela ikusteaz.
    Eseri mahaiaren bueltan eta adostu proiektua guztion artean. Bi proposamenak bateragarriak badira, ez da horren zaila izango ezta?

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen