Bisita gidatuak Arrasateko “Euskal Herriko sehaskako” historia azaldu du

0
826

Udalak antolatuta, Ugutz Basaurik bertako historia azaldu die parte-hartzaileei. Ekimen hau zuzenduta dago bai kanpoko pertsonentzat baita arrasatearrentzat ere.

Gaur bisita gidatu bi aurrera eraman dira, Udalak eskainiak, udako bisita gidatu eta mendi-irteeren egitarauaren baitan.

Biak ala biak bisita orokorrak izan dira, bai kanpoko pertsonentzat, baita bailarako nahiz arrasatearrendako ere.

“Gaurko bisitak Arrasateren historia orokorraren ingurukoak izan dira – azaldu digu Ugutz Basauri gidariak – , aintzinatik hasita gaur egun arte. Arrasatek puntu garrantzitsuak ditu, aipagarriak”:

“Euskal Herriko sehaska da, hots, Euskal Herriko pertsonarik zaharrena Arrasaten aurkitu zelako”, Lezetxikiko humeroa.

Altzairuak ere berebiziko garrantzia izan du Arrasaten, eta ildo honetan “ez da kasualitatea egun Arrasatek unibertsitate industriala izatea, Ingeniaritza oinarri”.

Unibertsitate hau “prestigiozkoa da eta oro har kooperatibismoa altzairuaren eskutik joan da, Arrasateko izaera markatuz”.

Euskal Herria oro har burdingintza eta altzairugintza garatu izan ditu eta testuinguru honetan “Arrasate nabarmendu izan da, baita estatu nahiz Europa mailan ere, esportazioa oinarri”.

Bisita gidatu honetan Alde Zaharrean ibili da, “Erdia Arokoa dena eta orduko egitura mantentzen duena. Orduko aztarna batzuk mantentzen dira, haserriko zati batzuk adibidez, baita zenbait etxe zahar ere”.

“Alde Zahar honek, Gasteizkoak bezala, almendra itxura duenak, Erdi Aroko egitura mantentzen du. Testuinguru eder hau aprobetxatuz, bisita egiten dugu”.

Hortaz gain, “bertako pertsonai batzuk, bitxikeriak batzuk,… azaltzen ditugu bisitan, ordubete edota ordu eta laurden irauten duen bisitan, baina denbora gehiago iraun dezake, denbora nahikoa badago”.

Ugutzek azpimarratu du “industria eta herria batera bizi izan direla, ehunka urteetan eta lur-eremu nahiko txikian, Ferreriastik Zerrajerara (egungo Kulturolara arte)”.

“Arrasatearrek oro har hemengo historia orokorra ezagutzen dute baina historian murgilduz gero gauza jakingarri ugari aurkitzen dituzu”.

Industrian ez ezik, “ferietan ere berebiziko garrantzia izan zuen Arrasatek. Horrenbestez, herri hau oso erakargarria da bai kanpoko pertsonentzat baita bertakoenako ere”.

Pertsonai nabarmenduenak “Garibai eta Biteri (filantropo hitz handiekin), baina holako gauza jakingarriak ahaztu egin dira oro har. Gipuzkoa osoan ere Biteri nabarmendu zen”.

Arrasateko historian badira pertsonai garrantzitsu gehiago “eta bisitetan saiatzen naiz bata edo bestea azaltzen”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen