Bisita gidatua larunbat honetan Lezetxikiko aztarnategi arkeologikora

    1
    671

    Alvaro Arrizabalaga doktoreak parte hartuko du ekimenean. Arrizabalagak bi hamarkada baino gehiagoz zuzendu ditu ikerketa arkeologikoak.

    Argazkia: Loren Gonzalez.

    Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak bisita gidatua antolatu du larunbat honetarako Arrasateko Lezetxikiko aztarnategi arkeologikora. Aranzadi Zientzia Elkartearen eta EHU/UPVren eskutik egingo da bisita, eta Álvaro Arrizabalaga doktorea izango da bertan, bi hamarkada baino gehiagoz ikerketa arkeologikoak zuzendu dituena.

    Bisita larunbat honetan izango da, martxoak 25, goizeko 11:00etan Garagartzako plazatik. Izena emateko deitu 943 466 142 telefonora edo idatzi aranzadi@aranzadi.eus helbidera. Izena emateko epea bihar, ostirala, eguerdiko 12:00etan amaituko da. Plazak mugatuak dira edukiera bete arte.

    Iruzkin 1

    1. Hauteskundeak aurki… erakundeen partetik aurpegi zuriketa? Joan daitezela metro batzuk harago, AHTak suntsitutako gunera argazkiak ateratzera.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen