Argazkiak: Juan Luis Elizaran.
120 argazkik baino gehiagok erakusten dute egun Arrasaten eraitsita dauden edo desagertzear dauden eraikin, baserri, etxe edota txoko enblematiko ugari.
Irudi hauek guztiak AZEren artxiboko materialarenak eta hainbat argazkilarirenak dira: Indalecio Ojanguren, Valeriano Martínez, José María Lasagabaster ‘Bentxes’, Carmelo Letona, Txema Urcelay eta Aitor Iturriaga, besteak beste.

Atzo arratsaldean ireki zituen ateak AZEren esposizioak, elkarteak eskainitako bisita gidatu batekin, eta zabalik izango da ekainaren 21era bitarte.
Ordutegia: astelehenetik larunbatera (biak barne) arratsaldeko 17:30etik 20:30era Kulturateko ‘klaustroetan’.




