Birziklapena handitzeko, EAJ-PNVk edukiontzi sistema bat jartzea proposatu du

1
3579

“EAJ-PNVk positibotzat jo du Debagoieneko Mankomunitatearen birziklatze kanpaina”, baina “herritarrak ez engainatzeko” eskatu du.

Artxiboko argazkia: EAJ-PNV.

Mankomunitateak kanpainaren harira adierazi du “bilketa selektiboaren emaitza hobetu” ezkero, etxe bakoitzak ordaintzen duen hondakinen tasa “ez garestitzea” eragingo du.

EAJ-PNVek, alabaina, adierazi du zabor-tasak “jaisteko” modua hondakinak biltzeko “sistema aldatzea dela”.

EAJ-PNVren hitzetan sentsibilizazio-kanpaina “berandu iritsi da”, eta edukiontzien sistema jartzea eskatu du beste behin.

Hartara, “beharrezkoa da eskualdeko udalerrietan ezarri beharreko bilketa ereduari buruzko benetako eztabaida irekitzea”.

Zehazki, planteatu egiten du “kostuei buruzko informazio guztia batzen duen prozesu sosegatu bat irekitzea”.

Oro har, eta datuei erreparatuta, Atez Ateak birziklatze tasa altuenak lortzen ditu Debagoienean, eta edukiontzien bilketak baxuenak:

Azaroan, esaterako, Oñatik eta Antzuolak %73koa lortu zuten, eta Arrasatek edota Aretxabaletak %66koa.

EAJ-PNVek planteatzen du bilketa “jasangarriago” bat jartzea, “hala nola edukiontzi adimenduna”.

Ingurumen-kostuak alde batera utzita, eta kostu ekonomikoak aipatuz, “atez atekoa garestiagoa da edukiontzien ereduarekin alderatuta”.

Horrela, Oñatin eta Antzuolan “13.601 biztanlerekin, urteko kostua 109,57 eurokoa da pertsonako, eta Debagoieneko gainerako udalerrietan, 49.486 biztanlerekin, kostua 49,28 eurokoa da biztanleko eta urteko”.

Gehiago kutsatzen duten udalerriek “dagokiena” baino gehiago ordaintzen ari dira, EAJ-PNVren hitzetan.

Era berean, azaldutakoaren arabera, “alde horrek saltokiei ere eragiten die, urtean 6.000 euro baino gehiago ordain baititzakete sistemaren ondorioz”.

Jeltzaleek Debagoienean eskatu dute “sistemari buruzko eztabaida serio eta demokratiko bat irekitzeko”.

Iruzkin 1

  1. “EAJ-PNVek planteatzen du bilketa “jasangarriago” bat jartzea, “hala nola edukiontzi adimenduna”.”

    Ez edukiontzi adimendunik ez holako ezer. Badakizue zerek lortuko lukeen Arrasaten gehiago birziklatzea? Organikoari txartela kentzeak.

    Arrasaten bizi izan nahiz 6 urtez ikasle gisa eta beste 2 urte bat lanean nire etxea lortu aurretik. Denbora guztian alkilerrean. 3 etxe ezberdinetatik pasa nahiz eta kasu denetan zabor txartela aspaldi galduta zegoen. Eta seguru nago nire kasuaren lez beste hainbeste ikasle, langile, etab. daudela zabor txartel gabe. Da noski, etxebizitza jabe batek ere ez du ordaintzen “inkilinoek galdutako txartelik” eta bestalde inkilinoek ez diote jabeari debalde txartel bat erosten. Hortaz organikoak edozein lekutan amaitzen du.

    Eskerrak nire egoera hori zenean norbaitek organikoaren tapa “apurtzen” zuela bi hilabetean behin… aunque seguru hori konpontzearen kostua kuotarekin ordaintzen dela…

    Eta oraindik inork ez dit eman txartel hori existitzearen aldeko pisuzko argumenturik

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen