Kartela: Kooltur Ekintza.
2023ko hastapenetako Gaztetxeko Kooltur Ostegunek badute kartelera: Birkite Alonso urtarrilaren 12an, TOC taldea 19an eta Sua taldea 26an.
Kontzertu denak gaueko 22:00etan hasiko dira, eta sarrera 7 eurotan dago. Kooltur Ekintzak ere aurreratu du Kooltur Ostegunetan aurrerago joko duten beste proposamen batzuk: Kristonak, Bones of Minerva eta Bengo.