Bilkurak salatu du 4 atxiloketak “aukera zapuzteko saiakera bat” dela

0
398
plaza

Elkarretaratzeak 4 atxilotuei eta euren ingurukoei elkartasuna adierazi zien atzo. Arrasateko Sortuk adierazi du espetxe-politikari buruz “inoizko adostasun zabalena” dagoela, eta “ongietorriena aitzakia” dela.

Argazkiak: Arrasateko Sortu

Guardia zibilek atzo 4 euskal herritar atxilo hartu zituen, eta horren aurkako bilkura egin zen arratsaldean Herriko plazan.

Bilkurak elkartasuna helarazi zien 4 atxilotuei eta haien ingurune hurbilari. Halaber, “lehenbailehen aske uzteko exijitu” zuen.

Sortuk atxiloketak ondoko testuinguruan kokatu zituen: “inoizko adostasun zabalena dago euskal gizartean espetxe-politika aldatzearen alde, PSOEk onartu du Katalunian gatazka politikoa dagoela (eta inplizituki Euskal Herrian ere)”.

Estatu espainiarra “edozer egiteko prest dago. Eskuin-mutur polizial, judizial eta mediatikoak ezker abertzaleak eta oro har independentismoak irekitzen lagun dezakeen edozein aukera-leiho zapuzteko saiakera bat da”.

Baita “gatazkaren ondorio nahiz zergatien alorrean aurrera pausorik eman ez dadin” ere. “Ongietorriena aitzakia baino ez da. Katalunian pankartak eta xingola horiak aitzakiatzat erabili zituzten moduan”.

Horren aurrean, Arrasateko Sortuk “klase politikoari eta jendarteari dei egiten” die “gatazkarentzat eta haren ondorioentzat soluzio politiko eta demokratikoak susta ditzaten”.

Halaber, eskuin-muturrari, “Estatu Sakon horri” adierazten dio “errepresio bidez, Guardia Zibilekin eta Auzitegi Nazionalarekin, ez dutela agertoki berri bat irekitzeko aukera lortzearren Ezker Abertzaleak egindako jarduna aldatuko”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen