Bilbon egingo den “Inperialismoaren eta sionismoaren aurka, erresistentzia aurrera” manifestaziorako deia egin du Arrasateko BDZ taldeak

0
3641

Hedabideei igorritako ohar baten bidez, Arrasateko BDZ taldeak bihar Bilbon egingo den Inperialismoaren eta sionismoaren aurka, erresistentzia aurrera” manifestaziorako deia egin du; jarraian komunikatuta.

Hiru urte igaro dira Urriaren 7tik. Ordutik, historiako genozidio latzenetako bat areagotu du sionismoak Palestinan, eta gerra eskualde osora hedatu du inperialismo estatubatuarraren eskutik. Aitzitik, erresistentzia ez da eten.

Palestinaren askatasuna defendatu eta Israel zein genozidioaren konplize guztien aurkako mobilizazioarekin eta boikotarekin jarraitzea dagokigu.

Hori dela eta, urriaren 3an, Bilboko manifestaziora joateko Arrasateko Zalduspeko Bus Geltokian egin dugu hitzordua, 15:00ean. Kotxea izanez gero, partekatzeko ekartzera animatzen dugu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen