Argazkia: MB artxiboa.
Urtarrilaren 8an manifestazio nazionala egingo da Bizkaiko hiriburuan: ‘Izan bidea’. Arrasateko Sarek autobusak antolatu ditu eta bi ordutegi daude aukeran:
Goizeko 11:00etan autobus bat gutxienez abiatuko da Okorotegiko biribiletik, egun osorako plan egin gura dutenentzat. Arratsaldeko autobusa edo autobusak 15:00etan martxan jarriko dira leku beretik Bilborantz. Biak ala biak manifestazioren ostean itzuliko dira Arrasatera.
Izen-ematea jada zabalik dago Irati topalekuan, Monte tabernan, Txitxinpe tabernan eta Ziorla tabernan. Tiketaren prezio orokorra 10 eurokoa da. Ikasle eta langabetuendako 5 €.