Bilgune Feministak, Gazte Feministek eta Emakumeen Mundu Matxak deituta, Bilboko erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute Herriko Plazan.
Atzo gertatu zen gaur salatu duten erailketa, 43 urteko gizon batek, 13 urteko alaba hil zuen. Ondorioz, 2025ean Euskal Herrian gertatu den laugarren hilketa matxista da atzokoa. Bilkuran, kasu honen inguruan mintzatu dira: “oraingoan adin txikiko erailketaz ari gara eta honek bereziki larria bilakatzen du kasu hau, ez dugu zalantzarik, biolentzia bikarioa ere indarkeria matxista da”.
“Indarkeria matxistari aurre egiteko urgentziazko neurriak hartzea eta lehen mailako arazo sozial gisa tratatzea” ere eskatu dute besteak beste.






