Federio Megosa Arrasateko Ospitaleko mediku da, eta azpimarratu du Osakidetzaren gidak profesionalei azaltzen diela “biktima zein tratamendura bideratu, zerbitzu juridikoekin nola koordinatu behar garen,…”. Bere esperientzia Meninak Sarietan konpartitu du.
Azaroaren 25eko bezperan, Menina Sariak banatu ziren Bilbon, eta sarituetako bat ‘Genero indarkeriaren eta sexu erasoen aurrean Euskadin nola jardun jakiteko jarduketa-gida’ izan zen.
Osakidetzaren argitalpen honen helburua da “Osasun arloko profesionalak inplikatzea emakumeen aurkako indarkeriaren kontra, baita sexu-erasoak goiz detektatzea ere”.
Sari banaketan Osasun arloko zenbait profesionalen hitzak pantailaratu ziren, besteak beste, Debagoieneko Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuetako mediku Federico Megosarenak.
Profesional honek azpimarratzen du gida “oso interesgarria dela, biktimaren arretako alor guztiak jorratzen baititu”.
Gidak laguntzen die, besteak beste, “erabakiak hartzen, biktima larrialdi-zerbitzuetara edozein egoeratan datorrela, salaketa aurkeztuta, salaketa aurkeztu barik,…”.
Gidak ere profesionalei azaltzen die “nola jokatu behar dugun, nola koordinatu behar garen zerbitzu juridikoekin,… Horrek guztiorrek argitzen digu zer-nolako tratamendua jartzen has gaitezkeen eta biktimari zer-nolako arreta egin”.Horretan kontuan hartu behar da “emakumeak duen estres-egoera”