Uztailaren 2an, 20:00etan Uarkape Pilotalekuan, Donostiako Orfeoia, Arrasate Musikaleko Banda, Goikobalu eta Txorbela abesbatzek “Carmina Burana” eskainiko dute. Kontzerturako sarrerak ekainaren 10etik aurrera salgai izango dira Arrasate Musikaleko idazkaritzan ( 10:00 – 12:30 eta 16:30 – 18:30) eta ondoko taberna hauetan: Ezkiña Taberna, Kajoi Taberna eta Monte Taberna: “Amaia Antzokian ere eskuragarri izango dituzue ekitaldiak daudenean”.
Sarrerak 20 eurotan salduko dira.






