Estatuko Aldizkari Ofizialak gaur goizean argitaratu duenez, bihartik, osteguna, aurrera derrigorrezkoa izango da maskarila erabiltzea sei urtetik gorakoentzat. Maskarilaren erabilera behar bezala justifikatutako osasun-arrazoiengatik kontraindikatuta duten pertsonek ez dute erabili beharko.
Nahitaez erabili beharko da maskarila bide publikoan, aire zabaleko espazioetan eta erabilera publikoko edo jendearentzat irekita dagoen edozein espazio itxitan, ezinezkoa bada pertsonen arteko bi metroko gutxienezko segurtasun-tartea mantentzea.