Bihar saharar herriaren aldeko elkarretaratzea egingo da Arizmendiarrieta plazan

0
235

Bihar, azaroak 14, eguerdiko 12:30ean, Arizmendiarrieta plazan (Laubide), elkarretaratzea egin dute saharar herriari babesa emateko, gaur egun bizi duten egoera dela eta.

Marokoko Indar Armatuak Guerguerat inguruan, Mauritaniarekin mugara heldu dira ostegun honetan, hainbat astez saharar ekintzaileak blokeatuta egon ostean, erreferenduma eskatzeko presio neurri gisa.

Fronte Polisarioak, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) kontrolatzen duenak, Marokoren indarren bidalketa salatu zuen astelehenean, eta ostiral honetan ohartarazi du operazio berriak su-etena “nahita” urratzen duela.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen